Argazkia: MB artxiboa.
Astelehenean, ekainak 13, eta asteartean, hilak 14, Doke Antzerki Eskolako ikasleek ikasturte honetan ikasitakoa erakutsiko diete familia, lagun eta antzerkizaleei. Bigarren urtez igoko dira Dokeko ikasleak Amaia Udal Antzokira.
Astelehenean, ekainak 13, arratsaldeko 18:00etan, ‘Barrerik egiten ez zekien printzesa’ antzezlana taularatuko dute, eta 19:00etan, ‘Kukubel’ antzezlana. Bi antzezlan hauek ipuin tradizionaletan oinarrituta daude. Bestalde, ekainaren 14an, asteartea, beste bi antzezlan taularatuko dituzte. Arratsaldeko 18:00etan, Yolanda Arrietaren ipuin batean oinarritutako ‘Badago ala ez dago’, eta 19:00etan, ikasleek beraiek idatzitako ‘Denboraren lerroa’.




