Boxing strong, Spining Pump, Spining, Yoga, Pilates, Hipopresiboak, K-strech, Aquagym, Body balance, Bodypump,… probatu ahalko dira ate irekietan: irailak 10, 11, 14 eta 15ean. Bai Musakola kiroldegian, bai Uarkapen.
Beheko testua eta irudia: Udala.
Ostegun honetan, irailak 10, hasiko dira ate irekiak Musakola eta Uarkape kiroldegietan. Ate irekietan, Arrasateko kirol sailak 2020-2021 ikasturtean eskainiko dituen ikastaro desberdinak probatu ahal izango dira. Konkretuki irailaren 10, 11, 14 eta 15ean, herritarrek aukera izango dute eskaintzen diren ikastaroak dohainik probatu ahal izateko:
- Spining
- Yoga
- Pilates
- Hipopresiboak
- K-strech
- Aquagym
- Body balance
- Body pump
- Spining pump
- Boxing strong
- …
Nahi den ikastaroa probatu ahal izateko izen ematea egin beharra dago Musakolako harreran edota telefonoz 943 25 20 30 zenbakian.
Bestalde, 2020-2021 ikasturteko ikastaroetan izen-ematea zabalik dago. Aurtengoan bi ikastaro berri eskainiko dira:
Spining Pump: Bi egunetako saio konbinatua. Egun batean spining saio kardiobaskularra egingo da eta hurrengoan body pumpteknifikazio saioa.
Boxing Strong: Kaloriak erretzeko saioak besoak, hankak, abdominalak eta gluteoak tonifikatzen diren bitartean. Ikastaro honetan kickboxing mugimenduak, burpeak, jauziak, squats eta burpeak egiten dira besteak beste.
Horrez gain, K-Strech eskaintza zabaldu da Musakola kiroldegira. Ondorioz, aurten K-strech Uarkape eta Musakolan eskainiko da, eta hainbat ordutegi izango dira aukeran.
Egungo egoerak eraginda, ikastaroak eskaintzean osasun segurtasuna bermatzeko helburuarekin neurri desberdinak hartu dira: aretoen berrantolaketa, edukieren murrizketa, material higieniko erabilgarria, …
Ikastaroen egutegia eta informazio zehatza www.arrasate.eus-en aurki daiteke ere.