Lanbidek hamar ikastaro baino gehiagoren kudeaketa esleitu dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, datozen bi urteetan eskualdeko profesionalak birkualifikatzeko.
Beheko testua eta argazkia: MU.
Lankidetza esparru horren barruan, Eskola Politeknikoak ikastaro horietako hiru jarriko ditu martxan abenduan eta 2021eko urtarrilean (behin betiko ebazpenaren zain) eta interesdun guztiei zuzendutako informazio saio bat antolatu du. Informazio saioa abenduaren 9an izango da, 15:00etatik 17:00etara, Iturripeko campusean (Loramendi kalea 4, Arrasate). Saioan parte hartu nahi duenak jakinarazpena bidali beharko du ondorengo emailera (iretolaza@mondragon.edu) eta bertan adierazi modu presentziala edo online-a interesatzen den (saioaren linka jaso dezan).
Langileen salbuespenezko ziurgabetasun egoera dela eta, lehen aldiz, Lanbidek aukera ematen du lanpostuen % 30 eremu berri batean prestatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko, enplegagarritasun-gaitasunak handitzeko. Lanaldiaren herena baino gutxiagoko kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Aipatutako kasuetarako, ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak eskoletara joatearekin bateragarri egitea.
Ikastaro guztiek praktiketako egonaldia dute enpresan.
Laster abian jarriko diren ikastaroak ondorengoak dira:
Ekipo industrialen mantentze eta muntatze mekanikoko ikastaroa
- Plantan makinaria eta ekipo industrialak muntatu nahiz instalatzeko, baita mantendu eta erreparatzeko ere, kualifikazioa eskaintzen duen formazio programa.
- Astelehenetik ostiralera emango da, arratsaldez (14:30-19:30). Hasteko eta amaitzeko aurreikusitako datak: abenduaren erdialdetik ekainaren erdialdera.
Fabrikazio mekanikoko produkzioa kudeatzeko ikastaroa
- Gaikuntza ikastaroa fabrikazio mekanikoaren ekoizpena programatu eta kontrolatzeko, doitzeko ekoizpen helburuekin nahiz fabrikazio aginduekin, loteak zehazteko eta lehengaien hornikuntza bermatzeko.
- Astelehenetik ostiralera emango da, arratsaldez (14:30-19:30). Hasteko eta amaitzeko aurreikusitako datak: abenduaren erdialdetik apirilaren erdialdera.
Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzeko ikastaroa
- Produktuak fabrikazio mekanikoaren bidez diseinatzen ikasteko ikastaroa irizpide hartuta kalitatea, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua. Produktuaren diseinua, automatizazioa, dokumentazio teknikoa.
- Astelehenetik ostiralera emango da, arratsaldez (14:30-19:30). Hasteko eta amaitzeko aurreikusitako datak: abenduaren erdialdetik apirilaren erdialdera.
Beste aldetik, lanean ari diren pertsonen prestakuntza sustatzeko helburuarekin, Lanbidek bestelako ikastaro laburrak ere jarri ditu martxan %100 diruz laguntakoak hain zuzen ere. Ikastaro hauen helburua langileen gaitasu eta trebeziak zabaltzea da enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, abenduan eta urtarrilean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin elkarlanean, %100 diruz lagundutako ikastaro laburrak ere eskainiko dira enplegatuei zuzenduta.

Diruz lagundutako ikastaro labur guztien zerrenda kontsultatu
Informazio gehiago edukitzeko %100 diruz lagundutako ikastaroei buruz Idurrerekin harremanetan jarri +34 664 265 068 o cursosingenieria@mondragon.edu