Erguineko jaien bigarren eguna biribiltzeko ‘txotx-gaua’ antolatu dute. Norberak etxetik ekarritako afariarekin, sagardoa dohainik edateko aukera izan dute nagusienek. Afal ostean, gaztetxoenak DJ IVER-ek jarritako abestiekin dantzan ibili dira.
Bihar, jaiek azken eguna izango dute, besteak beste, erraldoien kalejira, txalaparta tailerra, jubilatuen luncha eta mus txapelketarekin dator igandea.












