‘Diruzain’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua deitu du Udalak

0
466

Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, ‘Diruzain’ lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Titulazioa: Lizentziatura edo gradua edukitzea.
  • Euskararen ezagutza: 3. edo 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute otsailaren 26tik martxoaren 11 arte (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke, udalaren webguneko Lan Eskaintzen atalean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen