Geriatria eta ortesi produktuen eskaintza handitu du Gurutze Gorriak

0
284

Izan ere, Debagoieneko Gurutze Gorriak geriatriako eta ortesiako 36 produktu eskaintzen ditu orain, Oñatiko Udalaren laguntzari esker.

Beheko testua eta argazkia: Debagoieneko Gurutze Gorria.

Eskualdeko Gurutze Gorriak laguntza-produktuen katalogoa handitu du aldi baterako doako mailegu-zerbitzuan.

Maileguan hartzeko katalogoa ortesi eta geriatriako 36 produktuetara zabalduko da, Oñatiko Udalaren dirulaguntza bati esker.

Laguntza-produktuen mailegua Debagoieneko herritarrek Gurutze Gorriari gehien eskatzen dioten jardueretako bat da, eta zehazki, ortesi eta geriatriako produktuen aldi baterako mailegua, hala nola:

Gurpil-aulkiak, taka-takak, makuluak,… Izan ere, gehienetan, produktu horien beharra ustekabean sortzen da.

Zerbitzu hori doakoa da, eta Debagoieneko Gurutze Gorriak duela urte batzuetatik eskaintzen du; ordutik 100 mailegu baino gehiago egin ditu.

“Gero eta pertsona gehiagok eskatzen dute, gero eta ezagunagoa baita”. Gurutze Gorriak 4 gurpil-aulki, 5 taka-taka, 18 makulu, 3 makila eta garabi geriatriko bat ditu dohainik mailegatzeko.

Katalogo hau zabaldu egin da orain Oñatiko Udalaren diru-laguntza bati esker: 2 gurpil-aulki gehiago eta lau gurpileko 3 taka-taka balaztekin.

“Behar duen Debagoieneko edozein bizilagunen eskura jartzen dugun ekipamendu honen gehiengoa, neurri handi batean, egoera onean dauden eta erabiltzeari uzten dioten produktuen pertsona partikularrek egindako dohaintzen emaitza da, baita inguruko erakunde eta enpresen beste dohaintza batzuen emaitza ere”.

Javier Igartua Debagoieneko Gurutze Gorriko lehendakariak ere gonbidapen bat egin du: “Edonor jar daiteke harremanetan Debagoieneko Gurutze Gorriarekin, produktu horietakoren bat maileguan eskatuz”.

Maileguaren ohiko iraupena 3 hilabetekoa izaten da, baina luzatu egin daiteke, beharrezkoa izanez gero. Mailegua guztiz doakoa da, Gurutze Gorriak eskatzen dituen baldintza bakarrak produktua zaintzea eta premia amaitu bezain laster produktua baldintza onetan itzultzea dira.

Mailegu-eskaerak eta material-dohaintzak zuzenean Debagoieneko Gurutze Gorrira deituz egin daitezke, 943 76 55 76 telefono-zenbakira edo altodeba@cruzroja.es helbide elektronikora idatziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen