Mondragon Korporaziotik baieztatu dute Dikarrek helburu duela “bere jardueraren zati handiena Gargartzara eramatea datorren urtean zehar”.
Argazkia: MB artxiboa.
Mondragon Korporazioak jakitera eman du aurreko ostegunean sinatu zela Garagartzako planta salerosteko hitzarmena.
Plantak 72.000 metro koadroko zabalera dauka, eta Dikarrek erosi du “kooperatibaren proiektuak inguru honetan hazten eta enplegua sortzen jarrai dezan”.
Eibarren sortutako enpresak egun helburu ditu Garagartzako planta “birgaitzea eta bere jardueraren zati handiena bertara lekualdatzea datorren urtean zehar”.
Dikarrek gaur egun Bergaran dauka egoitza eta “ehizarako, kirol-tirorako eta aire librerako” produktuak ekoizten ditu.
250 pertsonak lan egiten dute guztira ekoizpenean, banaketan eta komertzializazioan. Iaz bere salmenta bolumena 90 milioi eurokoa izan zen, eta nazioarteko salmentak %97koa izan zen.




