Tailer honetan parte hartu nahi dutenek, aurretik izena eman beharko dute BAZ-en edo udaleko web orrian otsailaren 14a baino lehen.
Kartelak: Arrasateko Udala.
Arrasateko Baserriko Produktuen azoka egingo da Seber Altube plazan larunbat honetan, eta ohikoa denez, azoka goizeko 9:00etatik 14:00etara zabalik egongo da. Bestalde, azokaren barruan Detox xaboia egiten ikasteko tailerra egingo da. Tailer honetan parte hartu nahi dutenek, aurretik izena eman beharko dute BAZ-en edo udaleko web orrian otsailaren 14a baino lehen.
Xaboi honek garbitzen ditu azalean metatzen diren toxinak, xurgatzen ditu kimikoak eta garbitzen ditu poroak. Erregaliz esentzia olioak, desinfektatzaile bikaina izateaz gain, usain paregabea du. Tailerra goizeko 11:00etan hasiko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Ikasle bakoitzak etxera xaboi bat eramango du.
