Baserritarren Azokarekin hileroko hitzordua izan dute gaur goizean arrasatearrek Seber Altube Plazan. Ez hori bakarrik. Azokan bertan Xaboia egiten ikasteko tailerra antolatu du Udalak goizean zehar eta, gainera, harrera oso ona izan du arrasatearren artean.
Aktibatutako ikatzarekin egindako gorputzerako xaboia egiten ikasi dute bertan. Xaboi honek garbitzen ditu azalean metatzen diren toxinak. Xurgatzen ditu kimikoak eta garbitzen ditu poroak. Erregaliz esentzia olioak, “desinfektatzaile bikaina izateaz gain, usain paregabea du”.
