Desorekako Naiara, Garazi eta Ikerrek Euskadiko Judo Txapelketan parte hartu dute

0
562

Desoreka Judo Klubeko hiru kirolarik Euskadiko infantil kategoriako rankingean parte hartu dute, Espainako Eskolarteko Txapelketarako txartela lortzeko asmoz.

Argazkia: DJK.

Naiara Oroizek, 4 borrokaldi egin eta laurak irabazi ondoren, lehenengo postua lortu du emakumeen 57 kiloz azpiko kategorian. Klubak baloratu duen bezala, “ikaragarri aritu da Naiara, zorionak”.

Iker Lopez Aretxabaltako Desoreka Judo Klubeko borrokarriak ere rankingeko 1 postu lortu du, bi borrokaldietatik biak irabazi ostean.

Garazik txartela lortu ez duen arren, “Desoreka klubaren eredu da: Erori eta jaiki, norberaren bertsiorik onena emateko, zorionak zuri ere Garazi”.

Naiara eta Ikerrek datorren abenduaren 5ean Madrilen lehiatuko den estatu mailako txapelketan parte hartuko dute, Euskadiko Selekzioko kide gisa.

“Zorionak hirukote, jarraitu horrela. Hajime eta jarraitu borrokan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen