Desorekako mutilek 2. postua lortu dute alebin txapelketan

0
692

Testua: Desoreka Judo Kluba.

Desoreka judo klubak bere proiektu pedagogikoarekin buru belarri jarraitzen du haurren garapenean lagungarri izango zaien konpetentziak garatuz.Haurraren gaparen fase bakoitzari egokitutako eduki eta konpetetziak lantzeaz gain leiaketa ere lantzen dute. Azken hilabeteetan Desoreka judoko kirolariak txapelketa munduan murgildu dira eta emaitza garrantzitsuena izan ez arren emaitz positiboz jositako ekarpenak eduki dituzte.

Naiara Oroiz eta Iker Lopez euskadiko infantil kategoriako rankinean lehenak geratu ziren, eta datorren abenduak 5 ean ospatuko den espainako txapelketarako pasea lortu zuten; bertara euskadiko zelekzioarekin joango direlarik.

Astebukaera honetan, alebin kategoriako taldekako txapelketan parte hartu dute Hondarribiko Jostaldi kiroldegian. Bi taldek parte hartu dute, neska eta mutil talde banak hain zuzen ere.Neskek ez dute podiumik lortu baina kategoria gazteetan ain garrantzitsua den esperientzia bizi dute, konponente emozioanala identifikatu eta gertatutakoari buruzko hausnarketa prozesuak martxan jarriz. Mutilek ordea 2 postua lortu zuten eta 1go izatetik oso gertu ibili zen Desoreka judo klubeko mutilen taldea.

Judo hitza, bi hitzez osatutako hitza da, ju malgutasuna eta do bidea. Askok helmugari ematen diote garrantzia, hau da emaitzari. Baina garrantzia bideak edo do ak du, prozesuak. Egindako bidea da garrantzitsuena, atzoko gure bertsioa hobetzeko gogo eta lanak.

Jarraitu honeta borrokan judokak eta egin dezagun do a elkarrekin!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen