Desorekako judokak Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan izan ziren Errenterian

0
1260

Testua: Desoreka. Argazkiak: Javi Zurbano.

Igandean, martxoaren 27an, Errenteriako pilotalekuan Gipuzkoako Eskolarteko alebin txapelketako sailkapena ospatu zen. Desoreka Judo klubeko kirolariek txapelketan parte hartu zuten eta ondorengo emaitzak lortu zituzten:

  • Jare Urrutia 1 postua -44 kg azpiko kategorian.
  • Lizar Garmendia 1 postua 42 Kg azpiko kategorian
  • Nerea Oroiz 1 postua 52 Kg azpiko kategorian
  • Auritz LLodio 2 postua 55 Kg azpiko kategorian.
  • Iker Martinez 2 postua 38 Kg azpiko kategorian.
  • Iker Avila 3 postua 38 Kg  azpiko kategorian.
  • Xuban Zurbano  3 postua 38 Kg  azpiko kategorian
  • Iraide Jauregi  3 postua 57 Kg  gaineko kategorian
  • Jokin Hurtado 3 postua 34 Kg azpiko kategorian
  • Irati Arribas 3 postua 44Kg  azpiko kategorian

Bestalde Eider Sanchezek, Beñat Ovejerok eta Iker Joaquinek ere parte hartu zuten txapelketan emaitzik lortu gabe. Beraien bakarkako lehen txapelketako esperientzia bizi zuten, eta ondorengo esperientzetarako jakintzak pilatu eta hobetzeko informazio baliagarria pilatuz.

Zorionak txapelketan parte hartu zuten kirolari guztiei parte hartzeak ikasteko aukera eskaintzen bait digu beti, emaitza datu soil bat da; ikaskuntza, bizi esperientzia, harremanak eta kudeaketa emozionala besteak beste beti haratago joaten baita. Jarraitu horrela Desorekako borrokalariak, gogoz eta postazunez entrenatzen, lan bikaina egin duzue!!



ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen