Testua eta argazkiak: DJK.
Atzo martxoak 11 larunbata Desoreka judo klubeko kirolariak Gipuzkoako infantil txapelketako 3. fasean egon ziren.
Gipuzkoako txapelketa 3 jardinaldi ezberdinetan burutzen da, eta bakoitzean sailkapenaren arabera kirolariek puntuak jasotzen dituzte. Lehen sailkatuek 5 puntu, bigarrenak 3 eta hirugarrenak 1 jasotzen dituzte.
Iker Joakin, Nerea Oroiz, Iker Martínez, Auritz Llodio, Martin Garmendia, Jokin Hurtado, Iraide Jauregi eta Jare Urrutia bertaratu ziren.
Nerea Oroiz, Auritz Llodiok, Martin Garmendia, Jokin Hurtado eta Jare Urrutiak 3 topaketa honetako finala jokatzeko aukera izan zuten.

Auritz Llodiok finala irabazi eta Gipuzkoako txapeldun orde izendatu zuten. Nereak, Jarek eta Jokinek finala jokatu zuten arren ez zuten hau irabazi eta Nerea eta Jare 3. sailkatuak izan ziren, Jokinek ere finala galdu (berriz epaileek emaitzean eragina izan zuten, protestak egin ondoren epaileen zuzendaritzak aitortu zuen epaia ez zela egokia izank, eta barkamena eskatzera etorri ziren) eta sailkapenean bigarren amaitu zuen txapelduorde izandatuz.
Iraide Jauregi eta Iker Martinez ere ederto aritu ziren arren emaitzak ez zituzten lortu. Gogoratu beharra dago, emaitza txapelketako aldagai bakarra dela eta helburuei so eginda ere lehiatu daiteekela. Gainera, emaitza hauek norberak bere gaitasun, egoera pertsonal, gogo, jakintza eta beste hainbat aldagaien arabera ezarri ditzakeela. Honek bere ikaskuntza pertsonalean eragin positiboak izan ditzan eta emaitzik ez aterata ere aurrerapausuak egiteko aukerak eskaintzen dizkielarik honelako lehiak.

Borobil amaitu zuten Gipuzkoako txapelketa kirolariek, ikaskuntza asko pilatuz.
Honez guztiaz gain, dominak lortu zituzten kirolariek datorren apirilaren 1ean Lepazpin antolatuko den Euskadi mailako kirol-jokoetan parte hartzeko aukera eskaini die Gipuzkoako txapelketak.
Alebin txiki Gipuzkoako txapelketa ere ospatu zen atzo. Lehen jardinaldi honetan Haitz Urrutia eta Axel Sixtok ere aparte hartu zuten. Ondo aritu ziren kirolariak baina ez zuten puntutik batu, podiumeko tokirik ez zutelako lortu.
Jarraitu honela jakintza pilatzen, jarraitu honela esperientza aberasgarriak bizitzen, eta batez ere jarraitu jardinaldi ezberdinetan erakutsi duzuen alaitasunarekin kirolaz gozatu eta lagun berriak egiten.

Zorionak Desorekako gerlari txikiei.
Gainera, Naiara Oroizek Gipuzkoako kadete kategoriako txapelketa txapeldunordea izatea lortu du martxoaren 12ko Errenteriako txapelketan.
