Tenerifen lortutako garaipenari esker, lehiaketa honetako rankingean gora egin du, 4. postua lortuz.
Argazkia eta beheko testua: Desoreka judo kluba.
Aurreko asteburuan Desoreka judo klubeko Beñat Ovejero Tenerifen ospatu zen infantil mailako kopa España izan zen lehiatzen. Beñatek izugarrizko lehiaketa burutu zuen eta podiumeko lehen postura igo zen. Jokatu zituen borrokaldi guztiak irabazi zituen eta bere borrokaldietan heldutasun maila izugarria azaldu zuen. Beste txapelketa batzuetan izandako akatsak leundu eta merezimendu osoz garaitu zituen arerio guztiak.
Itxaroten ikasiz, erasoak sortuz, taktikoki jokatuz… Beñatek izugarrizko txapelketa egin zuen eta garaipen honekin Estatu mailako rankinean 4. postuan jartzea lortuko du. Kontuan eduki behar da Kopa Españako rankingean lehen 3 postuek estatu mailako joku eskolarrean parte hartzeko aukera izaten dutela. Zorionak Beñat, jarraitu honela zure judoa garatzen eta pertsona moduan hazten.
Gora Desorekers!!!




