Desoreka klubak ‘Judo familian’ ekimena ospatu du

0
648

Beheko testua eta argazkia: DJK.

Maiatzaren 13an, larunbata, Desoreka judo klubeko kirolari gazteenek ‘Judo familian’ ekimena bizitzeko aukera izan zuten.

Judo familia ekimen bibentziala da, ez da gurasoentzat erakustaldi bat, haurrek eta beraien gertukoek judoa ezagutu eta partekatzeko ekimena baita.

Honela gurasoek eta haurrek denentzat egokitutako judo Saio bat egiteko aukera izaten dute, beraien seme-alabekin jolasean aritzeko aukera eta honez gain beraien seme-alabek egiten duten kirola gertutik ezautzeko aukera ematen die.

Une politak bizi izan genituen haur, gazte eta helduok judo egiten. Polita izan zen oso horrenbeste jenderekin tatamian pozez eta alaitasunez bestea ikustea, mila esker judoka familiak horrelako oroitzapen polita sortarazteagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen