Testua eta argazkiak: Desoreka Judo.
Usurbilko kiroldegian ospatu da benjamin kategoriako Gipuzkoako Kopa. Desoreka judo klubeko hainbat kirolari bertaratu dira judoaz gozatu eta horrenbeste maite duten kirolean bere lehen esperientzia bizitzeko.
Gazte hauentzat lehiaketa eremuan lehen esperientzia izan da eta emaitzetik haratagoko irakurketa egitea eskatzen die Desorekak beraien kirolariei, emaitza zenbaki bat besterik ez bait da; esperientziak ordea aspektu ugari eduki ditzake. Aldagai afektiboak identifikatzeko aukera eskaitzen digu norgehiagokak, norberaren mugak ezagutu eta haratago joateko aukera, kirolaren barne logika ulertzeko aukera paregabea ere eskaintzen digu, ikusi, ulertu, barneratu eta nola ez; hausnarketa aldagaiari balioa ematea. Hausnarketak uzten bait digu jakintzan sakondu eta hau berreraikitzeko aukera.
Guzti hau esanda Desoreka judo klubeko gazteenei zorionak eman nahi diegu bizitako esperientziagatik, jarrai dezatela gozatzen horrenbeste maite duten kirolarekin. Bidearen zati garrantzitsuena ez bait da helmuga bidea bera baizik.








