Testua eta argazkia: Desoreka Judo Kluba.
Desoreka Judo Klubak 4 urtetik aurrerako pertsonentzat, 2021-2022 denboraldiko izen emate epea ireki du kirol hezkuntza alorrean ekarpen berritzailea duen PROGRAMA PEDAGOGIKO PROPIOAREKIN.
Desoreka judo kluba urteetan zehar espezializatu da haurren garapenean eta baita motrizitatearen garapenean. Klubeko irakasleak hezkuntzan graduatu eta judo iraskuntzan maixuak dira, baina honetaz gain, neuromotrizitate, psikomotrizitate eta psikopedagogia ikasketak ere burutu dituzte.
Desoreka judo klubak azken urteotan egindako formazio ezberdinen ondorioz haurren hezkuntza eta motrizitatea lantzeko programa propioa diseinatu du. Klubaren egitasmo pedagogikoak pertsonaren garapenean du jomuga, horretarako oinarrizko erreflexuen inhibizioak garrantzi haundia hartzen du.
Garunenborrak sortutako mugimendu automatikoak dira erreflexu hauek. Beharrezkoak ditugu gizakiok mugimendu hauek bizirauteko baina, heltzen goazen neurrian inhibitzea ere beharrezkoa dugu, gure nerbio-sistema zentrala garatu dadin eta, horrekin batera, motrizitatea, pertzepzioa, kognizioa eta espresio-bide egokiak ere garatu ahal izateko. Gure oinarrizko erreflexuen inhibizio programak mugimendu dibertigarriak eginez garunkonexioak hobetzea du helburu.
Praktika honen bidez hobetu ditzakegu zentzumenen indartzea, aprendizairako garun-hemisferioen prestaketa eta giharretako prestaketa, bai mugimendurako, bai lasai egoteko. Ezaugarri hauek oso lagungarriak dira umeen eskola garaian. Aprendizaia guztiak garunean gertatzen dira eta mugimendua dago beren oinarrian. Aprendizaia, hizkuntza eta jokabidea lotuta daude sistema-motorraren funtzio eta mugimenduaren kontrolarekin. Hizketa, irakurketa eta orokorrean eskolan jorratzen diren trebetasunak hobetu egiten dira praktika honen bidez.
Informazio gehiago: 634401328 edo desorekajudo@gmail.com