Deskargako peajea merkeago ordaintzeko zerbitzua Arrasaten izango da

1
920

Aldundiaren kanpaina honen helburuak dira “erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea da, beren ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea eta erabiltzaileen zalantzak argitzea”. BAZen martxoaren 3an eta 23an izango da.

Goiko irudia: EITB / Beheko taula: Aldundia.

2022ko urtarrilaren 18tik indarrean dago Beasain eta Bergara artean A-636 autobia erabiltzeagatik kanona kobratzea. Honen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak, joan zen urrian informazio-kanpaina bat abiarazi zuen gipuzkoar guztientzat eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketarako gailurik ez duten biztanleentzat.

Kanpaina horren helburuak dira, Aldundiaren hitzetan, “erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea da, beren ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea eta erabiltzaileen zalantzak argitzea”.

Kanpaina urriaren 25an hasi zen eta herriz herri ibili diren Bidegiko arreta zerbitzuko langileek “8.173 herritar artatu dituzte otsailaren 18 arte 68 hitzordu presentzialetan”.

Hauetatik “3.786k Abiaturen eskaerak bertan egin dituzte, beste 954k autoaren matrikula kreditu txartelari atxikitzea aukeratu dute eta besteek informazioa etxera eraman dute”.

Izandako erantzun “ona medio eta jasotako deien aurrean”, Foru Aldundiak, Bidegiren batera, Goierri, Urola Garaia eta Debagoieneko herrietan antolatutako aurrez aurreko zerbitzua luzatzea erabaki du martxoaren 31a arte.

Beraz, zerbitzua Arrasate, Ataun, Lazkao, Olaberria, Ordizia, Oñati, Segura, Zaldibia eta Zegamara zabalduko da.

Zerbitzuaren egutegi berria otsailaren 28an hasiko da Legazpin eta martxoaren 31an amaituko da Beasainen. Udalerrietan aurrez aurreko zerbitzu ibiltarikoak noiz eta non egongo diren egutegia hau izango da:

· LEGAZPI. Otsailak 28. Udaletxean.
· ORDIZIA. Martxoak 1 eta 16. Dorrea Eraikineko kirol bulegoan.
· ZEGAMA. Martxoak 2. Udaletxean
· ARRASATE. Martxoak 3 eta 23. Bezeroen Arreta Zerbitzuan (BAZ).
· IDIAZABAL. Martxoak 4. Udaletxean.
· LAZKAO. Martxoak 7 eta 25.Udaletxean. Erakusketa aretoan.
· OÑATI. Martxoak 9 eta28. Kiroldegiko bilera gelan.
· ATAUN. Martxoak 10. Udaletxean.
· ZUMARRAGA. Martxoak 11 . Zelai Arizti kultur etxean.
· SEGURA. Martxoak 14. Liburutegian.
· OLABERRIA. Martxoak 17. Udaletxean.
· BEASAIN. Martxoak 18 eta 31. Udaletxean.
· URRETXU. Martxoak 21. Udaletxean.
· ZALDIBIA. Martxoak 22. Kultur Etxean.

Aurrez aurreko zerbitzuaren ordutegia: goizez 9:30-13:30 eta arratsaldez 16:00-20:00. Arrasaten arratsaldeko zerbitzua 15:00etatik 19:00ak izango da.

Arreta-zerbitzu “guztietan tarifei, deskontuei eta eskaera-inprimakiei buruzko informazioa dago”.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauaren arabera, “ibilgailu motordun guztiei eragiten die kanonak, motozikletei izan ezik”. Kanonaren helburua da “azpiegitura erabiltzen duenari helaraztea gure ahalmen handiko errepideek behar dituzten eraikuntza-, kontserbazio- eta kudeaketa-kostu handiak berreskuratzeko lana”.

Abiaturi dagokionez, “eskaera edo matrikula banku-txartel bati lotzea bide telematikoz ere egin daiteke Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) edo aurrez aurre Aritzetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (izen bereko zerbitzugunean, GI-20 errepidean, 14,800 KP)”.

Deskargako tarifak:

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen