Deskargako autobian ordainlekua ezarriko du urtarrilaren 18an Aldundiak

11
1317

Informazio zerbitzua Bergaran izango da urtarrilaren 19an, baita Antzuolan ere urtarrilaren 10 eta 26an ere.

Argazkia: Unai Ramos artxibokoa / Taula: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Aldundiak iragarri berri du, Bergara eta Beasain arteko autobideko ordainlekua bi aste barru sartuko dela indarrean.

Hartara, aurrez aurreko informazio guneak zabalik mantenduko ditu Debagoieneko, Urola Garaiko eta Goierriko zenbait herritan.

Zerbitzu horren helburuak dira “errepide honetako erabiltzaileen zalantzak argitzea eta Abiatu TAGa eskuratzeko tramiteak erraztea”. Zerbitzua ondorengo tokietan eskainiko da:

  • Bergaran: Ondartzan (AP-1) goizez eta Udaletxean arratsaldez. Abenduak 30. Urtarrilak 19.
  • Antzuolan: Udaletxean. Urtarrilak 10-26.
  • Ezkio-Itsason: Udaletxean.Urtarrilak 11.
  • Ormaiztegin: Gizarte etxean.Urtarrilak 12.
  • Zumarragan: Zelai Arizti kultur etxean. Urtarrilak 13-14-27.
  • Beasainen: Udaletxean. Urtarrilak 17.
  • Legazpin: Udaletxean.Urtarrilak 18-21-28.
  • Urretxun: Udaletxean. Urtarrilak 3-4-24-25.

Zerbitzuaren ordutegia goizez 9:30etik 13:30eta eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara da.

Arreta-guneetan “tarifei, deskontuei eta eskaera-inprimakiei buruzko informazioa izango da. Udazkenean abian jarritako plangintza horren helburua da erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea edo beren ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea, urtarrilaren 18an autobia erabiltzeagatik kanona indarrean sartu aurretik”.

Bide Azpiegituretako diputatuak, Aintzane Oiarbidek, Abiatu gailua eskatzeko deia egin die erabiltzaileei, “deskontu nabarmenak lortzeko eskubidea ematen duen bakarra delako”.

Abiatu gailuarekin “beherapen progresiboak egin daitezke: % 25etik % 75era, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 euroko gastu topea izango du Gipuzkoako autobideetan, 49,30 eurokoa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1ean”.

Gipuzkoako “autopista guztietarako balio du, AP-8, AP-1 eta A-636. Lehendik Abiatu daukanak ez du ezer egin behar, berdinak balio baitio, eta gainera Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan eta baimendutako aparkalekuetan ere erabil daiteke”.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauaren arabera, “ibilgailu motordun guztiei eragingo die kanonak, motozikletei izan ezik. Kanonaren helburua da azpiegitura erabiltzen duenari helaraztea gure ahalmen handiko errepideek behar dituzten eraikuntza-, kontserbazio- eta kudeaketa-kostu handiak berreskuratzeko lana”.

Tag Abiaturi dagokionez, “eskaera edo matrikula banku-txartel bati lotzea bide telematikoz egin daiteke Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) edo aurrez aurre Aritzetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (izen bereko zerbitzugunean, GI-20 errepidean, 14,800 KP)”.

11 IRUZKIN

    • Lasai denok, zaldibarko kaka guztia eta ñoñostiarren zaborra guri sartuko digute ta! Gipuzkoarra bai, baina tontua ez

      INDEPENDENTZIA DEBAGOIENARENTZAT ORAIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen