Desegin, Trigger eta Del Val-ek ‘des ITsATSi’ zuzeneko erakustaldia emango dute gaur arratsadean Iratin

0
1081

Bihar Perlatak ‘Las Barreras’ bere azken bideoklipa aurkeztuko du, eta arratsaldean Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko da.

Kartela: Desegin / Bideoa: des ITsATSi eta Ander Monedero. / Argazkia: MB artxiboa.

Iban Galan ‘Desegin’ ilustratzaile arrasatearrak, Jon Garcia del Val musikari arrasatearrak eta Eñaut Zubizarreta ‘Trigger’ musikari aretxabaletarrak ‘des ITsATSi’ ikuskizuna emango dute Irati Topalekuan.

Egitasmoa honek ikus-entzunezko eta kartel bana egin dute, eta ezagutzera eman dituzte sare sozialen bitartez. Bideoaren egileek esker bereziak eman dizkiete ere Josué Álvarez (skatea) eta Iker Gutiérrezi. Lehen pasea arratsaldeko 19:00etan izango da eta bigarrena 20:00etan. Sarrera libre.

Igandean Perlata eta Euskal Herriko Mus Txapelketa

Bestalde, bihar Perlata taldeak ‘Las Barreras’ bere azken bideoklipa aurkeztuko du eguerdiko 12:00etan. Gainera, taldeak beste pare bat kantu eskainiko ditu eta marianito kolektiboaz gozatu ahal izango da. Arratsaldeko 16:00etan Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko da ere Irati Topalekuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen