Desalojatutako gune autogestionatuei elkartasuna azaldu zaie

1
683

Talka, Fires eta Itzubaltzetako lagunei elkartasuna azaldu diete hainbat arrasatearrek, AGAKOk antolaturik. Gainera “gune autogestionatuak herriarenak direla” gehitu dute.

Argazkia: AGAKO.

Talka gune feminista, Fires lantegi ohia eta Itzubaltzeta Gaztetxea desalojatu ditu Ertzaintzak konfinamendu garaian. Horren aurka, Arrasateko Gaztetxeko AGAKOk hitzordua deitua zuen gaurko:

Hala, hainbat herritarrek argazkia egin dute, segurtasun distantziak mantenduz, adierazteko “Gune autogestionatuak herrixanak diela!” eta “Gune autogestionatuak ikutu bez!”.

Era berean, elkartasuna adierazi diete desalojatutako guneetako lagunei. “Gora autogestioa eta okupazioa!”

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen