Argazkia: Ertzaintza.
Ertzaintzak jakitera eman berri digu Arrasaten abenduaren 18an desagerturiko gaztea “Tolosaldeako etxebizitza batean atzeman” zutela. “Fisikoki onik zegoen, eta bizi den egoitzara eraman” zuten.
Bere familiak ohar bat jakitera eman du, laguntza eta babesa eman dizkieten guztiei eskerrak emanez, Urretxu eta Zumarragako egunkari Otamotzek informatu bezala.
Erlazionatutako albistea:
Arrasaten desagertutako mutil baten bilaketa martxan dago
2021ean urtarrilaren 7an argitaratutako albistea