Des-kontrolek kontzertua eman du, BEC beteta, 25. urteurrenaren harira

0
1070

Delirium Tremens eta MacOnak ere zuzenekoa eman zuten aurreko zapatuan. Mutrikun sortutako taldea itzuli egin da, eta Lekeition sortutakoak 10 urte egin ditu.

Bideoa eta framea: Izaskun Izurieta.

Lehenak oholtzara igotzen McOnak izan ziren. Joseba Iturraspe Emaldi (ahotsa eta gitarra) lekeitiar-arrasatearra taldekide, folk-rocka jendarteratu zuten.

Hamargarren urteurrenaren harira, ‘Bitacora’ diskoa egin eta kaleratu dute, eta zapatuan ere aurkezten jarraitzeko baliatu zuten.

Ondoren, Des-kontrol talde arrasatearra aritu zen kontzertuan, 25 urte bete dituen kolektiboa. Alex, ‘Arri’, Hodei, ‘Magu’ eta ‘Pepin’ punk-oi! doinu eta erritmoak jendarteratu zituzten.

‘Inoiz baino argiago’ lan berria aurkezten dabil, eta BECeko hitzorduaren ostean, ondoko zuzenekoak ere emango ditu: ekainaren 11n Bergaran Ekinez Jaialdian, uztailaren 9an Arrasateko Mondranroll-en eta uztailaren 29an Atarrabian Hatortxu Rocken.

BECeko oholtzara hirugarrenak igotzen Delirium Tremens taldekoak izan ziren. Arrasateko Mauka Musikagintza disketxeak iragarri zuen bezala, Mutrikun sortutako taldea itzuli egin da.

Duela aste batzuk Arrasateko Iratin ezusteko kontzertua eman ostean, aurreko zapatuan ‘Hordago’ disko berriko eta bere kantu ezagunenak eskaini zituzten. Zorionak hiru taldeei eta segi gogor!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen