Talde arrasatearra ‘Inoiz baino argiago’ lana jendarteratzen hasi da, aurrerapen kantu-bideoklip honekin. Disko berriko portada ere ezagutzera eman du.
Irudiak: Des-kontrol.
Taldeak azaldu berri du “abesti hau Mungiako Gaua estudioetan zuzenean grabatua izan dela eta ahotsak Usurbilgo HH estudioan 2021-ko azaroan”.
Bideoklipa egiteko Jokin Bereziartua ‘Ioko’k kamerari jardun du, eta edizioaz Hodei Beitia arduratu da.
Taldeak iaz 25 urte egin zituen, eta aurten zenbait kontzertu eskainiko ditu, besteak beste, Ekinez jaialdiak baieztatu du bertan arituko dela.



