Derbia Arrasate Eskubaloiko kadete nesken artean [Testua: Arrasate Eskubaloi]

0
526

Argazkiak: AE.

Urte luzez talderik osatu gabe egon ostean, osasuntsu dago gaur egun Arrasate Eskubaloiko nesken ordezkaritza. Klubeko eskolatik hasi eta hiru talde ditu gaur egun lehiatzen, infantil mailan lehena eta kadete mailan beste bi. Hauez gain, jubenil mailako bost neskek Bergarako taldean jokatzen dute.

Asteburu honetako jardunaldia, berezia izango da kadete mailako neskentzat. Izan ere, liga txapelketan elkarren aurka arituko dira bi taldeak.

INGOU A Taldea da sailkapenean gorago dagoen taldea, 7.postuan da 11 punturekin. Ainhoak, Amaiurrek eta Xabik zuzentzen duten taldea liga txapelketa polita egiten ari dira eta bide beretik jarraitu nahi dute.

INGOU B taldea, aldiz, 12. postuan dago 3 punturekin. Talde berria da azken hau, eta poliki-poliki kategoriara ohitzen doaz, lehiakorragoak izaten partiduz partidu.

Bi taldeak gogo handiz kantxaratuko dira domeka honetan. Derbia Iturripen jokatuko dute, domeka honetan, goizeko 12:00etan.

Etxeko bi taldeek elkarren aurka jokatuko duten partidua omenaldi polita izango da asteon zendu den Joxean Aranburuzabala klubeko lehen presidentea izan zenarentzat. Gogoan izango dute, baita beste taldeek jokatuko dituzten gainerako partiduetan ere. Zauden lekuan zaudela, eskerrik asko Joxean Arrasate Eskubaloirengatik egin duzun guztiagatik. Betirako gure bihotzetan.

EMAN PASEA ESKUBALOIARI ETA ZATOZ ITURRIPERA ESKUBALOIAZ GOZATZERA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen