Leintz Arizmendik, derbia 1-8 irabazi ostean, gaur ezin Intxaurdiren aurka

0
228

Andoni Ezkurraren taldeak aurreko jardunaldian Bergaran garaipen argia lortu zuen, baina gaur Intxaurdik 0-5 irabazi du. Datorren jardunaldian Hernaniren aurka etxean.

Lehen zatian talde donostiarrak partida hautsi du 3 gol sartuta. “Ahul ibili gara, bizkarra erraz hartu digute eta gara partiduan buru-belarri izan”.

Alabaina, atsedenean Leintz Arzimendiko taldekideek “hitz egin dugu eta bigarren zatiko lehen 5-10 minutuak ondo jokatu dugu, bi gol aukera garbi izanda”.

Lehenengoan baloiak zutoina jo du eta bigarrenean Intxaurdiko atezainaren aurrean baloia kanpora joan da. Tamalez, bi aukera horiek aprobetxatu ez ondoren, Donostiako taldeak laugarrena egin du.

“Horrek min handia egin digu, baina ostean ere ahalegindu gara, baina gaur ez dugu egun onik izan. Onartu behar da eurek gu baino hobeto jokatu dutela”.

“Zoriontzen ditugu, eta gaurkoa pena bat izan da” derbia 1 eta 8 irabazi ostean “gaur irabazteko esperantzak genituelako. Txapelketa honetan gauzak astetik astera asko aldatzen dira”.

Datorren partidua ere zaila izango da: “Hernani sailkapeneko 2. postuan dago, baina berriro etxean jokatuko dugu, Mojategin, igandean 11:00etan. Partidu guztietan bezala, irabazten ahaleginduko gara”. Aupa Leintz Arizmendi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen