Ikus-entzunezkoak ondoko galdera planteatzen du: “Nola itzuli etxera 33 urte badaramatzazu Afrikan deportatuta?”. Ekitaldia Arrasateko Udaleko Kultura Sailak antolatu du.
Bideoa: Adabaki Ekoizpenak / Kartela: Sare.
Dokumentalak islatzen duenez “Alfonso Etxegarai etakide ohiak etxera itzultzeko bideari ekitea erabaki du hamarkadak eman ondoren Afrikako Sao Tome uhartean erbesteratuta Espainiaren eta Frantziaren aginduz. Kristiane Etxaluz adiskide nekaezina dauka alboan”.
Emanaldia eta hitzaldia bihar izango dira (martitzena) Amaia Udal Antzokian. Arrasatear batek deportaturik jarritzen du: Eugenio Barrutiabengoa ‘Arbe’k 36 urte daramatza deportaturik Venezuelan.