Denso, Trumans eta Olatz Ugarte, Sinkeen, Urbe,… ariko dira Gaztetxean

0
484

Eguzkierripa Rock Jaialdiak aurten bi ekitaldi izango ditu. Lehena Arrasateko Gaztetxean ospatuko da ostiral honetan, eta bestea maiatzean Aramaixon, Andra Mari auzoan ohi duenez.

Arrasateko kontzertuan Trumans taldea arituko da, besteak beste. 6 urteren ostean zuzenekoetara itzuli da talde arrasatearra. Gaztetxean ‘etxean’ joko du eta abesti berriak aurkeztuko ditu.

Blues rock eta punk estiloen nahasketa egiten dute, eta Olatz Ugarte Bergarako abeslariarekin bertsioak ingelesez egiten dituzte.

Ostiraleko kontzertuan ere Chuleria Joder taldeak joko du, Bizkaiko Ezkerraldeatik eta Aramaiotik datorren, punka jorratzen.

Hortaz gain, Denso beatmaker eta ekoizle arrasatearra ere bertan arituko da, eta goizaldeko ordu txikietara arte ere herriko Sinkeen eta Urbe dj-ak izango dira.

Sortzaile gazte hauen guztien kontzertua gaueko 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 eurokoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen