Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatuta, Iruñerrian ospatu egingo da urriaren 11tik 15era. Topaguneko abestian zenbait arrasatearrek parte hartu dute.
Goiko framea eta beheko bideoa: GKS.
Kantu honen ekoizlea Hodei Vicario ‘Denso’ arrasatearra dugu, eta rapeatzen Mutiko aritu da beste zenbait lagunekin batera.
Topaguneko antolatzaileek atzo jarri zuten ikus-entzungai Youtuben, eta bideoklipean zenbait arrasatear gaztek ere azaltzen dira.
Nazio mailako topagunea Atarrabian eta Burlatan ospatu egingo da, “sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko, alternatiba sozialista eraikitzea premiazkoa” baita.
Aipatzekoa da ere bertan hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, kirol-ikuskizunak, olinpiadak, film laburren txapelketa eta kontzertuak izango direla, besteak beste, Añube talde arrasatear-bergarar-ataundarrarekin.