Talde zuri-moreak eta Anaitasunak hiruna egin dute arauzko denboran, eta penaltietan Jorge Davilaren taldea hobeto moldatu da. Hurrengo asteburuan denboraldiari ekingo dio Bergararen aurka.

Gizonezko taldeen arteko lagunarteko partidua izan da gaur arratsaldean Mojategin, eta Azkoitiko zaleak ere harmailetan izan dira.

Mondraren golak Bittor Urteaga Vitoriak, Jokin Perez Iriartek eta Uhaitz Apraiz Arabiourrutiak sareratu dituzte, eta arauzko 90 minutuak hirunako markagailuarekin agortu dira.

Penaltietan, Gari Azkoaga Arriaran atezainaren atepeko lanari esker, besteak beste, txapelketa etxean geratu da. Zorionak Mondra!
Sariak Aritz Arabiourrutia, Gorka Ibarguen eta Kepa Urteagak banatu dituzte, eta jokalari onenaren saria Jokinek jaso du.

Gizonezkoen taldearekin jarraituz, denboraldia hurrengo asteburuan hasiko du Bergararen aurka eta Mojategin, aupa Mondra!











