Dena prest zapatuan Arrasaten egingo den I. Gipuzkoako Tripaki Lehiaketarako

0
975

Beheko testua, argazkia eta kartel bat: Ibai-Arte / Beste kartela: Harreman.

Parte hartuko duten 26 harategi eta luxuzko epaimahaia, osagai bikainak erreferente bihurtu nahi duen tripaki lehiaketarako. Hitzordua larunbat honetan izango da, 18:00etan, Arrasateko Sebero Altube plazan.

Hasi da Gipuzkoako tripaki errezetarik onena ezagutzeko atzera kontaketa, izan ere, I. Gipuzkoako Tripaki Lehiaketan izena eman duten 26 harategietako batek lortuko du aipamen hori larunbatean, ekainaren 3an. Hitzordua Arrasaten izango da, zehazki Sebero Altube plazan 18: 00etatik aurrera.

Harategi irabazleak irabazlearen txapela eta garaikurra lortuko ditu; bigarren eta hirugarren geratzen direnek, berriz, dagokien garaikurra. Baina, guztiaren gainetik, Gipuzkoako tripaki onenak egitearen ohorea dago jokoan.

Lehiaketak luxuzko epaimahaia izango du. Alde batetik, Josema Azpeitia gastronomía-kritikoa, gastronomia sektorean daraman ibilbideagatik goraipatua. Bestetik, Patricia Vitteli arrasatearra, besteak beste EiTBko Txoriene saioa aurkezteagatik ezaguna. Gainera, Asier Antia, Ezkiña tabernako sukaldaria, Ibai-Arte Elkartea ordezkatuko duelarik epaimahaian. Amaitzeko, Mailu Odriozola, harakina eta Ederto-Harakel Gipuzkoako Harakinen Elkarteko ordezkaria.

Partaideak:

Ekimena XXIV. Harreman elkartasun egunaren baitan kokatzen da. Antolatzaileek, hau da, Arrasateko Udalak, Ibai-Arte Arrasateko Merkatarien Elkarteak, Ederto-Harakel Gipuzkoako Harakinen Elkarteak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkarteen Elkarteak, komunikabideen aurrean aurkeztu dute kartela.

Lehiaketarekin batera, Hanburgesa eta Tripaki Dastaketa ere egingo da. Prezio merke baten truk, lehiaketara aurkezturiko tripakiak eta inguruko harakinen hanburgesak dastatu ahal izango dira. Sagardo botilak erosteko aukera ere eskainiko da.

Antolatzaileek “festa polit bat” aurreikusten dute, eta bertan, “hain gurea den tripaki errezeta balioan jarriko dela” azpimarratu dute. Beraz, larunbat honetan Arrasatera hurbiltzeko deia egin diete guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen