Lurrin onenak ontzi txikietan etortzen direla sinistuta, topera biziko dituzte, gaur eta bihar, San Bartolome jaiak Arrasateko Uribarri auzoan. Hemen ez da aste nagusirik, baina ostiral eta larunbatean egitarau trinko batez gozatu ahal izango dute bertako komunitateko kide eta gerturatzen direnak. Azken aste luzeetako bero itogarriak pasata, eguraldiak gainera lagunduko duenaren itsura dauka, festazaleen gozamenerako.
Arratsaldeko 19:00ean botako den etxafleroak emango dio hasiera Jai Batzordeak antolatutako egitarau oparoari.
Abuztuaren 21ean, ostirala:
19:00etan Jaiei hasiera emateko etxaflero jaurtiketa
19:00etan umeentzako bola-joko txapelketa eta ondoren buruhandiak
19:30ean pintxo-potea
21:00etan Leire Etxezarreta Learreta eta Eider Garro Letamendiren kontzertua
Abuztuaren 22an, larunbata:
11:00etan patata tortilla txapelketa
12:00etan umeentzako puzgarriak
14:30ean kantu bazkaria
Izen-ematea abuztuaren 12a baino lehen, whats app bidez: 680 700 818
16:30ean mus txapelketa
Izen-ematea bikoteko 20 € eta txapelketa baino 30 minutu lehenago. Sariak:
- Txapela, gazta eta jasotakoaren %40
- Gazta eta jasotakoaren %30
- Jasotakoaren %20
- Jasotakoaren %10
17:00etan umeentzako puzgarriak
19:00etan DJ Goikorekin musikaldia
22:30 bertso saioa:
Alaia Martin, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Gai-jartzaile: Ane Zuazubiskar Iñarra
Ondoren, bola-joko txapelketa eta DJ Goiko
Lehiaketako izen-ematea 10 €, eta sariak:
- Txapela, gazta eta jasotakoaren %50
- Gazta eta jasotakoaren %30
- Jasotakoaren %20
- Emakume onenarentzako saria ere izango da
Txosna zabalik izango da bi egunetan




