Dena prest Irailaren 27rako [Testua: Arrasateko Sortu]

0
332

Beheko kartela: Sortu / Argazkia: MB artxiboa.

Irailaren 27a momentu berezia da ezker abertzaleko komunitatearentzat. Egun honetan, 1975eko irailaren 27an Frankoren Erregimenak agindutako azken herio-kondenak gauzatu ziren eta, ETA-ko kide ziren, Jon Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi fusilatu zituzten.

Urtez urte, mugimendu politiko gisa, Euskal Herriarekin dugun konpromisoa oroitu eta berresteko baliatu dugu egun berezi hau. Baita, euskal jendartearekin testuinguruaz egiten dugun irakurketa partekatzeko. Irailaren 27a Nazio Askapen Mugimenduaren eguna da guretzat eta hona hemen aurten antolatutako egitasmoa.

2022ko irailaren 27a, testuingurua eta mobilizazioak

Hilaren 25ean ekitaldia izango da Leidorren, ‘Nehork ez dio Eguri itxaropena kenduko’ lelopean.
Irailaren 25ean, Nazio Ekitaldia egingo dugu Tolosan, Leidor antzokian, 12:00etan, “Nehork ez dio Eguri itxaropena kenduko” lelopean.

Irailaren 27an bertan, Sortuk hainbat ekitaldi eta mobilizazio antolatu ditu “Independentziareako indarra” lelopean. Horien artean honakoak dira Arrasateko deialdiak: 19:30ean manifestazioa Sebero Altube Plazatik eta 20:00etan ekitaldia Monterronen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen