‘Dena aldatzen da’ lana egin eta aurkeztu du Ines Osinaga Urizarrek

0
332

Sortzaile arrasatearrak ‘Todo Cambia’ kantuaren moldaketa egin du, eta bideoa ezagutzera eman du.

Ikus-entzunezkoko zuzendaritza, argia, itzalak eta keaz Jessica del Campo arrasatearra arduratu da. Halaber, begia, mugimendua eta koloreaz Itziar Bastarrika Madinabeitia oñatiarra arduratu da.

Lana Belun estudioan grabatu dute, “2022ko udaberriko azken ilargi betearekin”. Hitzak itzultzeko ardura Miren Amuriza Plazak izan du, musika moldatzekoa Ines Osinaga Urizarrek, eta musika eta hitzak

Abestiaren jatorrizko musika eta hitzak Julio Numhauser-enak dira (Warner Chappell Music-en kortesiaz).

Bide horretan, ‘Dena aldatzen da’ kantuaren hotsak, ukelelea, panderoak, panderetak eta larru guztiak Inesenak dira, baita ekoizpena ere. Soinu ingeniaria, nahasketak eta masteringa: Victor Sanchezen eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen