Argazkia: Delirium Tremens.
30 urtez eszenatokietatik urrun egon ondoren, Delirium Tremens taldeak ‘Hordago’ izeneko diskoa atera du. 1985ean Mutrikun sortutako rock taldeak kontzertua eskaini zuen atzo ezustean Irati Tabernan. Maiatzaren 28an kontzertua emango dute BECen Deskontrol eta McOnak taldeekin. Azkena Rocken eta EHZn ere joko dute.