Testua eta bideoa: Del Val
Taldeak maiatzean argitaratuko du bere bigarren lan luzea, “Duda-muda Karrusel Geldiezina”.
Bideoklipa Elgetako Larrabiltxo baserrian filmatu da, Juan Labaden eskutik. Aktore lanetan Malen Perez de Arenaza eta Jon Garcia del Val aritu dira.
Abesti guztia bi ahotsetara grabatua dago. Idoia Asurmendik, taldeko abeslaria den Jonekin, tonu misteriotsu eta erdi errezitatu batean interpretatzen du abestia.
Momentu oro konektatuta egoteko dugun joerari buruz eta egiten ari garena erakusteko dugun beharrari buruz hausnartzen da “Mundo Transparente” kantan.
Udaberrian diskoa aurkezteko egingo dituzten kontzertuetan lanean ari da taldea orain.



