Degurixako ardien etxeratzearekin aldarrikatu da preso eta iheslarien etxeratzea

0
761

Sare Arrasatek antolaturik, eta Lur Pagoaga artzain arrasatearrak gidaturik, hainbat herritarrek parte hartu dute antzinako ohitura honetan.

Bideoa: Sare Herritarra.

Hainbat herritarrek larunbat goizean Urkuluko iturriak elkartu ziren, eta Degurixaraino igo ziren, bi orduren bueltan, segurtasun neurriak harturik.

Paraje honetatik hasita, eta Lur Pagoaga artzain arrasatearrak zuzendurik, herritarrek parte hartu zuten antzinako ohitura batean: artaldea larreetatik etxeratzeko bidea egitea.

Jaitsierak beste bi orduko iraupena izan zuen gutxi gorabehera, eta ibilbidean zehar euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarrikapenak azaldu ziren. Ekitaldia ‘Izan Bidea’ ekimenaren baitakoa izan zen.

Sare Arrasatek azaldu zuenez, “ardiak neguan menditik etxerako bidean legez, gatazkaren alde bortitzena amaitzen denean, etxerako bidean beharko lukete preso, iheslari eta deportatuek”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen