Luka Bergaretxek bere lehen kickboxing borroka irabazi du

0
578

Argazkiak: Saioa kluba.

Joan den ekainaren 18an, larunbata, I. Elorrioko Kickboxing Muay Tahi Opena, txapelketa jokatu zen Hilario Azkarate pilotalekuan. Saioa taldeko Kickboxing taldean Luka Bergaretxe arrasatearrak hartu zuen parte, Kick Ligth amateur modalitatean, 69 kiloz azpiko kategorian. Lukarentzat debuta izan zen, eta nahiko ondo joan zitzaion txapelketa batean.

Borroka 2 roundera jokatu zen, bakoitza 2 minutukoa. Lehenengoan, hasiera paretsu baten ondoren, Lukak pixkanaka hobera egin zuen, bigarren erasoan erakutsi zuen bezala. Bigarrenean lehenean baino hobeto moldatu zen. Izan ere, konfiantza handiagoarekin borrokatu zuen, eta bere lana egiten jakin izan zuen aurkari on baten aurka. Azkenean puntukako borroka irabazi zuen.

Zorionak Lukari eta Kick Boxingeko Tano Team talde osoari. Espero dezagun multzo honetako txapelketa askotan lehena izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen