Debekatutako jardueren artean “gazte lokaletakoak” daude

0
1073

Arrasateko Udalak gogora ekarri ditu hainbat jarraibide, eta berretsi du “denon ardura dela segurtasun neurriak bete eta errespetatzea”.

Beheko testua: Arrasateko Udala.

Osasun Sailak eta EUDEL-ek koronabirusaren transmisioa ekiditeko gomendioak jarraiki, Arrasateko Udalak neurri berriak hartu ditu eta herritarrei zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia egin die.

Maskara erabiltzea beharrezkoa da, baita ostalaritza establezimenduetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan ere, jan edo edateko izan ezik. Pertsonen artean gomendatutako distantzia fisikoa mantendu behar da uneoro (1,5 metro), baita ostalaritza guneetako barran ere. Bestalde, edarien kontsumo kolektiboa kalean debekatzen da, terrazetan bakarrik egin ahalko da. Ostalaritza ixteko ordutegiak errespetatu beharko dira eta herriko espazioek eta jarduerek segurtasun neurriak bermatuko dituzte. Gazte lokalak ezingo dira erabili.

Neurri zehatzak:

  • Musukoaren erabilera beharrezkoa da.
  • Ostalaritza establezimenduetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan musukoaren erabilera beharrezkoa da, jan edo edateko bakarrik kendu ahalko da.
  • Ostalaritza establezimenduetako mahai baten edo batzuen inguruan bilduko den herritar kopurua gehienez 10 pertsonakoa da.
  • Barran gorde beharreko bezero edo bezero taldeen arteko distantzia 1,5 metrokoa da.
  • Edarien kontsumo kolektiboa kalean debekatzen da, ostalaritzako terrazetan bakarrik egin ahalko da.
  • Gazte lokaletako jarduerak debekatzen dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen