Debagoieneko Mankomunitatea Energia Aurrezteko gida bat banatzen ari da

0
416

Debagoioeneko Mankomunitateak egun hauetan eskualdeko saltoki eta establezimenduetan Energia Aurrezteko gida bat banatzen ari da. Gida honen bitartez, saltokiei energia modu eraginkorrean erabili eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko informazioa eskaini nahi zaie, aplikatzeko errazak diren gomendio eta aholkuekin.

Energia kontsumoa gutxitzeko hainbat aholku biltzen dira gida honetan, inbertsio handirik behar ez dutenak eta merkataritza-lokaletan energia aurrezteko aukera eman dezaketenak. Denda bateko energia-xahuketaren iturri nagusienen inguruko gomendioak azaltzen dira;argiztapena eta klimatizazioa, esaterako. Gainera, argindar eta gasaren faktura ulertzeko gakoak ere jasotzen dira.

1000 ale inguru banatu dira.

Aholku batzuk ezagunak egingo zaizkigu eta, ziur asko, dagoeneko erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean; dena den, oroigarri bat ez dago soberan.

Ekimen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuarekin elkarlanean sustatu da, Debagoienako Garapen Agentziaren energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko ekintza-jarduketen barruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen