Debagoineko Enplegu Azoka otsailaren 13an eta 14an izango da

0
996
Debagoieneko Mankomunitatea

Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko zenbait eragile eta erakundeekin batera antolatuta, Garaia Parke Teknologikoan egingo da.

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko zenbait eragile eta erakundeekin batera “Debagoieneko Enplegu Azoka” antolatu du. Aipatutako enplegu azoka Garaia Parke Teknologikoan, , otsailaren 13 eta  14ean  ospatuko da. Eskualde mailako ekimena izango da eta enpresak eta lan bila ari  diren  pertsonak elkartu nahi ditu, horrela, bakoitzaren beharrak eta eskaintzak partekatu  ahal izango dituzte. 

Pertsonak ahalmen, kualifikazio eta eskarmentu maila ezberdinak dituzte eta enpresek profil ezberdinetako  pertsonak  bilatzen dituzte, azokaren helburua da batzuen gogoak eta besteen beharrak batzea eta horretarako  testuinguru eta topagune egokia eskaintzea/sortzea. 

Beraz, azoka irekita dago lan bila ari den edozein pertsonari. 

Azokan, batetik, enpresek dituzten negozio ereduak azaltzeko eta negozio eredu horiek burutzeko duten pertsonen beharrak zehazteko aukera izango dute. Beste lan bila ari diren pertsonek bere hautagaitza eta profilen azalpena egiteko bideak izango dituzte enpresen  aurrean.

Horrela, “Debagoieneko Enplegu Azoka”k, talentuak eta enplegu aukerak bat egitea bilatzen du. 

Tokia, egunak eta orduak: 

ARRASATE / Garaia Parke Teknologikoa

Otsailak 13 9.30-17.00

Otsailak 14 9.30-14.00 

Web gune bat ezarri da interesatuen eskura:www.debagoiena.eus/enpleguazoka

Bertan azokaren inguruko informazio zehatzagoa eskuratzeaz gain (zein enpresek parte hartuko dute eta zein egunetan, lan eskaintza  zehatzak, enpresen aurkezpenak. etab.)  elkarrizketa eta  tailerretan izena emateko  bidea ere izango da. 

EGITARAUA 

Hainbat ekintza burutuko dira azoka egunean, aurretik eta baita ondoren ere. 

Azoka egunetan (Otsailaren 13 eta 14ean): 

Enplegua eskaintzen duten edo beraien eginkizunak bete ahal izateko pertsonak bilatzen dituzten enpresek,  erakunde publikoek, eta beste enplegu eragile batzuk (enplegatze agentziak, gizarteratze enpresak, etab.) parte hartuko dute azokan.

Enpresak standetan egongo  dira gerturatzen den pertsona orori arreta emateko, CV jasotzeko, elkarrizketa pertsonalak egiteko eta, finean, elkar ezagutzeko. 

Hainbat sektoretako enpresak izango   dira: 

• Merkataritza 

• Zaintza 

• Ostalaritza 

• Automatizazio industriala eta robotika

• I+D+I 

• Teknologia adimenduna 

• Ingurumen zerbitzuak 

• Elektronika 

Horretaz gain, enpresek, , beraien balio proposamena adierazteko, aurkezpen txiki batzuk egin ahal izango dituzte, bilatzen dituzten etorkizuneko langileak (ikasle eta enplegua bilatzen ari diren pertsonak) erakartzeko. 

Bertara gerturatzen diren pertsonek ere hainbat aukera izango dituzte bere burua aurkezteko: 

• CVa utzi. 

• Enpresen aurrean norbere burua aurkeztu. 

• Lan eskaintzak ezagutu. 

• Elkarrizketak egin. 

• Debagoiena eta inguruetako lan aukerak ezagutu. 

• Enpresen aurkezpenetara gerturatu.(Balio proposamenak) 

• Enplegu publikora sarbidea ezagutu 

• Aurrez adostutako elkarrizketak: Elkarrizketa aurrez adosteko, www.debagoiena.eus/enpleguazoka gunetik aurrez izena  eman beharko da. 

Azoka aurretik 

Enpresei zuzendutako ekimenak: 

Enpresek aurkezpenak modu egokian  garatu ahal izateko, azoka aurretik tailer baten parte hartu ahal izango dute. 

Tailerra: Talentua nola erakarri. Bertan enpresaren erakargarritasuna landuko da.

Noiz: Urtarrilaren 27an, 9:00-12:00 

Non: Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan 

Pertsonei zuzendutako ekimenak: 

Bestalde, norberaren eskaintza landu ahal  izateko, tailerrak egingo dira “Zure talentua erakutsi” tailerrak norbere burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakutsiko ditu. 

Herri ezberdinetan burutuko dira:

Otsailaren 5an, Oñatin, Euskaldunberria gelan (Bidebarrieta 18).

Otsailaren 6an, Bergaran, , Irizar Irizar jauregian. 

Otsailaren 7an, Arrasaten,  Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan.

Ordutegia: 9:30-12:30 

*Tailerretan parte hartu ahal izateko  aurrez izena eman beharko da ondorengo esteka honetan: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz (Zuriñe, Naiara, Olaia) 

Azoka ondoren 

Azokan parte duten enpresek,  “Topaguneak” izeneko ekimenean ere parte ahal izango dute. Bertan, beraien lan eskaintzen hedapen egokirako bide ezberdinak eta online presentzia hobetzeko ekintzak aztertu eta landuko dira. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen