Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Zientzia eta Teknologiaren Astea ospatu dute azaroaren 7tik 11ra. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Euskal Herriko Batxilergoko 1. mailara bitarteko ikasleek parte hartu ahal izan dute.
Aurten ere, PTGaraiako UDALAITZ auditoriumetik modu presentzialean edo telematikoan Debagoienan trebatutako euskal zientzialariei egunero egindako elkarrizketak izan dira, arlo teknologiko ezberdinetan lan egiten dutenak, eta haien testigantzak, ibilbidea eta esperientzia profesionala eta STEM jarduerekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) duten grina ezagutu dituztenak. Aurea Iñurritegik (MGEP), Imanol Egurenek (MGEP), Danel Etxagibelek (Fagor Industrial) eta Mikel Atxegak (Plastigaur) parte hartu dute aurten elkarrizketetan.
Aurtengo elkarrizketa sortari amaiera emateko, mahai-inguru bat egin da gaur goizean, eta PTGaraiako hainbat adituk parte hartu dute: Pablo Irizar (Dinam), Aroa Martinez (Edertek), Xabier Lizaur (Ekitermik) eta Maria Ruiz (ISEA).
Elkarrizketa bakoitzaren ondoren, Kahoot lehiaketa bat izan da. Ikus-entzuleek aipatutako gaiei buruzko galderei erantzun diete eta irabazleak sari bat jaso du MGEP eta PTGaraiaren eskutik. Aurten irabazlea Arizmendi Ikastolako batxilergoko 1. mailakoa ikaslea den Xabi jaso du Kahooteko saria.
Arrautza Jaurtiketa Txapelketa
Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ere egin da. Txapelketaren izena bezala, tamaina ertaineko arrautza jaurtitzean datza (egosi gabe!!). Ikasleek arrautza bat jaurti behar izan dute inguruko ikastetxeko edo eraikineko leiho batetik. Horretarako, tramankulu bat eraiki behar izan dute, kartoi mehea, soka eta kola bakarrik erabiliz. Jaurtiketak bideoz grabatu behar izan dira eta Instagramera igota. Irabazleak Oñati BHI-ko DBH 1eko Amaiur Arregi, Jare Gaztañaga eta Ainhoa Zugasti izan dira. Publikoaren eta epaimahairen saria jaso dute.