Larunbat honetan, hilaren 25ean, 11:30etan Arrasateko Gaztetxean ‘Errepresioaz hausnartzen’ hitzaldia egongo da. Bestalde, hilaren 29an, Debagoieneko hezigune ezberdinetako jolas-orduan elkarretaratzeak egingo dira.
Testua eta kartela: Ikasle Abertzaleak.
Debagoieneko presoen aldeko jardunaldiak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Larunbat honetan, hilaren 25ean, 11:30etan Arrasateko Gaztetxean ‘Errepresioaz hausnartzen’ hitzaldia egongo da. Bestalde, hilaren 29an, Debagoieneko hezigune ezberdinetako jolas-orduan elkarretaratzeak egingo dira.
Jardunaldiei amaiera emateko, otsailaren 1ean, Bergaran Ikasle Preso Eguna egingo da Ekimena goizeko 11:30etan hasiko da Bergarako Gaztetxean izango den hitzaldiarekin: ‘Presoen lanketa heziguneetan’. Ondoren, 14:30etan bazkaria egingo da. Txartelak Bergarako Pol-pol tabernan eta Arrasateko Jai-zale tabernan salgai daude 5€tan. Jarraian ‘La Fuga de Segovia’ pelikula ikusgai egongo da.
Amaitzeko, kontzertuak izango dira Gaztetxean: Rudeska, No Limits eta Libertad Condicional, eta DJ Lilith Skilith egongo da goizaldera arte.