Debagoieneko Ospitaleko ospitalizazio zaharreko eraikinean kanpo-kontsulten eremu berriaren irekiko dute

0
1499
DEBAGOIENEKO OSPITALEA

12 kontsulta, oftalmologiako eta otorrinolaringologiako proba funtzionaletarako 9 gela, sendaketa-gela 1, igeltsu-gela 1, erizaintzako kontsultak, baita bezeroarentzako harrera- eta arreta-eremua ere

Testua: Debagoieneko ESI. Argazkia: MB artxiboa. 

Datorren urtarrilaren 27an kanpoko kontsulten eremu berri bat irekiko da Debagoieneko Ospitaleko ospitalizazio zaharreko eraikinean (kafetegi eraikina). Arlo horretan espezialitateetako kontsulta guztiak egingo dituzte, ginekologia eta pediatria izan ezik; Arrasateko anbulatorioan kokatuta jarraituko dute.

Eraikin horretan, 1.400 m2 egokitu dira kanpo-kontsulten eremu berrirako, eta gainerako espezialitate kirurgikoak gehitu egin dira lekualdatutako espezialitate medikoen kontsulta-eremura.

Bigarren solairuko instalazio berrietan 700 m2-ko espazioa egongo da, 12 kontsultatan banatuta, oftalmologiako eta otorrinolaringologiako proba funtzionaletarako 9 gelatan, sendaketa-gela batean, igeltsu-gela batean, erizaintzako kontsultetan eta bezeroarentzako harrera- eta arreta-eremuan.

Debagoieneko ESIak 109.682 paziente artatu zituen iaz kontsulta espezializatuetan. Instalazio horiekin Debagoiena eskualdeko 64.500 herritar baino gehiagori eskainitako asistentzia-kalitatea hobetuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen