Gaur goizean, sindikatu guztiek deituta, osasun langileek elkarretaratzea egin dute Debagoieneko ospitalearen aurrean, Arabako lankideen alde, bihar grebara deitu baitituzte.
Greba ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, esk, SAE eta UTESE sindikatuek deitu dute biharko Araban, eta azaroaren 5 eta 12rako Gipuzkoan eta Bizkaian, hurrenez hurren, Osasun Sailari “euskal osasun publikoaren egoera larria arinduko duten neurriak har ditzala eskatzeko.”