COVID19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon izangatik berrogeialdia ezarri zaien herritarrek: ez dute etxean hondakinen bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako platikozko poltsetan.
Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.
Debagoieneko Mankomunitateak COVID19ak sortutako alarma egoera honetan ondorengoak gogorarazi nahi dizkie herritarrei:
– Edukiontzi eta esekitoki inguruak txukun mantentzea guztion ardura da, mesedez EZ utzi hondakinik lurrean.
– Errefusaren eta organikaren edukiontziak ireki egin dira, beraz ez da txartelik behar hauek irekitzeko.
– Traste zaharren, ehunkien eta objetktu berrerabilgarrien bilketa eten egin da; ondorioz, alarma egoerak irauten duen bitartean, ez itzazue hondakin hauek kalera atera, etxean mantendu itzazue.
– COVID19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon izangatik berrogeialdia ezarri zaien herritarrek: ez dute etxean hondakinen bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako platikozko poltsetan (informazio gehiago www.debagoiena.eus helbidean).