Debagoieneko Mankomunitateak arreta zerbitzuko helbideak gogorarazi ditu

0
475

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak lanean jarraitzen du Debagoieneko ehun ekonomiko eta sozialaren zerbitzura, eta bereziki enpresa txiki eta ertainen, autonomoen eta merkatarien zerbitzura, bai eta lan-bitartekaritzaren eta orientazio eta enplegu zerbitzuen esparruan ere.

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak Covid-19ren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, erakundeek hartutako laguntza programekin eta neurriekin lotutako informazio guztia biltzen ari da. Informazio hori etengabe eguneratzen da. Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak irekita eta Debagoieneko enpresen eta pertsonen eskura ditu bere informazio, orientazio eta bitartekotza-zerbitzuak, eta zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du 943-793090 telefonoaren bidez eta honako helbide elektroniko hauetan:
• Orokorra: garapen-agentzia@debagoiena.eus
• Enpresa: enpresa@debagoiena.eus
• Lan-orientazioa: orientatzailea@debagoiena.eus
• Ekintzaileak: rgarcia@debagoiena.eus
• Merkataritza: aitziber@debagoiena.eus

Turismo eta ostalaritza sektoreko enpresa eta establezimenduei dagokienez, arreta pertsonalizatua eskaintzen da 943-796463 telefonoan eta turismo@debagoiena.eus helbidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen