Partekatu zure argazkia #ezagutudebagoiena hashtag-arekin
Egun hauetan minutuak eta orduak ematen ditugu gure etxe aurreko kale, plaza, mendi, zeru, lorategi edota eraikuntzei begira.
Ekimen honen bitartez Debagoieneko ikuspegiak jaso nahi ditugu, zuen begiradekin gure eskualdea orain arte ikusi ez dugun bezala ezagutu eta ezagutarazteko. Horretarako, zuen lehiotik, balkoitik edo terrazatik argazki bat atera eta zuen Instagrameko profilean argitaratu behar duzue #ezagutudebagoiena hashtag-arekin. Gainera, herria eta deskribapen txiki bat gehitu ikusten dugunaren berri izateko.
Apirilaren 6tik 26ra, egunero zuek argitaratutako argazki bat aukeratuko dugu eta gure profilean jarriko dugu. Era berean, parte hartzaile guztien artean, debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko dugu astero.
Info gehiago: www.turismodebagoiena.eus
Argazkia aukeratzeko kontuan izango diren irizpideak: Debagoieneko herri baten hartutako argazki bat izan behar da.
Argazkien zozketa: astelehenetan izango da, aurreko astean parte hartu duten guztien artean otar bat zozketatuko da.