Debagoieneko Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die Debagoieneko 160 umeri

0
448

Testua: Debagoieneko Gurutze Gorria.

Eskola-materialaren bilketa “Orain inoiz baino gehiago” kanpainaren barruan dago, eta funtsak Debagoieneko Gurutze Gorriak emandakoak dira, bazkideen dohaintzei esker eta Urrearen Zozketari esker, besteak beste. Horrela, joan den astean Debagoieneko Gurutze Gorriak eskola-materiala eman zien zaurgarritasun-egoeran dauden inguruko 97 familiari. 

Lote guztiek motxila, kutxatila osoa (margoak, boligrafoak, gomak, etab.) eta koadernoak dituzte, besteak beste. Konposizioa egiteko, haurren adina eta ikasturtea hartu dira kontuan. 

Debagoieneko Gizarte Zerbitzuen eta Debagoieneko Gurutze Gorriaren elkarlanari esker, eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie. Kanpainan parte hartu ahal izateko, familiak Gizarte Zerbitzuek artatu behar zituzten eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mailetan matrikulatutako seme-alabak izan behar zituzten. 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu kanpainan parte- hartu duten udalerrietako gizarte-langileei eta gure boluntario guztiei. Guztira, 15 lagun arduratu dira loteak osatzeaz eta familiei eskola-materiala banatzeaz. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen