Debagoieneko gerrako haurrei omenaldia egingo diete Elgetan

0
446

Apirilaren 26an 55 izango dira omenduko dituzten gerrako umeak, baina ehunka izan ziren ihes egin behar izan zuten haurrek, beren familiekin edo planifikatutako ebakuazioetan.

Testua, argazkiak eta kartela: Intxorta 1937 Kultur Elkartea.

Apirilaren 26an, urtero legez, Intxortako frontearen erresistentzia goraipatuko dugu eta egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak aldarrikatuko ditugu. Aurtengoa, berezia izango da. Izan ere, Debagoieneko gerrako umeak omenduko ditugu. Ehunka izan ziren ihes egin behar izan zuten haurrek, beren familiekin edo planifikatutako ebakuazioetan.

Urte asko igaro dira, batzuk itzuli ziren erbestetik, beste batzuk ez. Horietako asko ez dira jada bizi, baina garaiz gaude oraindik gurekin dauden adinekoei merezi duten omenaldia egiteko.

55 izango dira omenduko ditugun gerrako umeak, Debagoieneko herri guztietakoak. Omenaldi ekitaldiak borobiltze aldera, astean zehar ere ekintza batzuk antolatu ditugu eta hauxe da egitarau osoa:

Apirilak 21:

– 19:00 “Emakumeon Memoria 1937” Elgetako gertakarietan oinarritutako komikiaren aurkezpena

Apirilak 23:

– 19:00 Gerra gaztetxoen ikuspegitik.

Apirilak 26:

– Goizean zehar talde memorialisten material azoka

– 10:30 Bisita gidatua “Elgeta gerra garaian”

– 12:30 Debagoieneko gerrako umeei omenaldia Elgetako pilotalekuan

– 13:15 Benta zaharreko mutiko alaiak

COVID-19 koronabirusa tarteko, baliteke egitarauak edo omenaldiak aldaketak izatea. Erabakiak hartu ahala jakinaren gainean jarriko zaituztegu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen